Mailegua finantza-eragiketa bat da, eta horren bidez, alderdi batek (mailegu-emaileak) diru-kopuru bat ematen dio beste alderdi bati (mailegu-hartzailea). Mailegu-hartzaileak diru-kopuru hori jasotzen du eta betebehar hauek hartzen ditu:
- Aurretik ezarritako xedean erabiltzea
- Aurretik ezarritako interesak eta beste kostuak adierazitako datan ordaintzea
- Zenbateko hori itundutako epemugan itzultzea
Eskuarki, aldizkako kuoten bidez egiten da itzulketa, kapitalez eta interesez osatuak.
Kreditua kontratu bat da, zeinaren bidez finantza-erakunde batek bezeroaren eskura diru-kopuru jakin bat jartzen duen, muga izenekoa, data jakin batera arte (epemuga). Titularrak erabilgarri dagoen kopurua epemugan itzultzeko konpromisoa hartzen du.
Comentarios
0 comentarios
Inicie sesión para dejar un comentario.